Buscar este blog

bulego hiztegia

2011/12/01

horra hemen, euskal bulego hiztegia lantzeko hiztegia.

bulego

Bulegoa
Ikerketa-ildoak
Harremanetan jartzeko
Orain
Artxiboa
Glosarioa

Bulegoa

Bulegoa zenbaki barik arte- eta jakintza-arloko bulego bat da, eta ikerketa, eztabaida eta hausnarketa egitea du xede. Bilboko Solokoetxe auzoan kokatuta dagoen elkarlaneko ekimen hau ondoko ikerketa-ildoen inguruan sortu da: historizazio-prozesuak, kulturako itzulpena, performatibitatea, gorputza, postkolonialismoa, teoria soziala, artxiboko estrategiak eta hezkuntza.

Bulegoa z/b ekimenak praktikaren eta teoriaren arteko gurutzagunea eta topagunea izan nahi du, eta, horrela, bide eman nahi die egoera hibridoei eta diskurtsiboei. Bulegoa z/b gunea ekoizteko, ideiak eztabaidatzeko eta trukatzeko, eta arte-proiektuak gauzatzeko leku bat da. Helburu horiek betetzeko, mintegiak, aurkezpenak, proiekzioak, performanceak, hitzaldiak, elkarrizketak eta beste jarduera batzuk antolatzen ditu.

Hauek dira Bulegoa z/b eratzen dutenak: Beatriz Cavia, Isabel de Naverán, Miren Jaio eta Leire Vergara.

2011ko irailetik aurrera Jesús Arpal komunikazio, webgunearen edukien kudeaketa eta ekitaldien koordinazio lanetaz arduratzen da.

BLOGG ZERRENDA